Urtero argazki asko ateratzen dizkietela jabetu dira Axeri Dantzako kideak, eta pozik daude, hernaniarrek ohitura hau asko maite dutela erakusten baitu horrek.
Baina argazki horietako gutxi jasotzen dituzte axeri jantzita eta sokari helduta ibiltzen direnek, eta horregatik, eskaera luzatu diete hernaniarrei: mesedez, aurten, argazkiak beraiei ere bidaltzeko, edo Facebooken partekatzen dituztenenean, beraien orrialdea aipatzeko, beraiek ere ikusi ahal izateko.
Facebook bidez haiekin harremanetan jartzeko, ‘Azeri Dantza’ jarri behar da bilatzailean.
Era berean, email bidez ere bidali daitezke, azeridantza@hotmail.com helbide elektronikora. «Eskertuko genuke argazkiak guri bidaltzea, ilusioa egingo bailiguke», azaldu dute. Eta bideoak ere eskertzen dituztela aipatu dute.