LGTBI+ kolektiboaren aldeko ekimena egingo dute, talde guztien babesarekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 24a, 02:00

Datorren hilaren 28an izango da LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko eguna, eta aldarri horrekin bat eginez, ekimen berezi bat antolatuko du Udalak, asteazkeneko Ple­no­an EH Bilduk aurkeztutako mozio bat aho batez onartu on­doren. Horrela, beraz, datorren asteazkenean, iluntzean, Pelotalekuko kanpoko harmailetara igotzeko dauden koskak kolektiboaren koloreekin pintatuko dituzte.

EH Bilduk, hiru abstentzio
Aurreko aktaren onarpenaren ondoren, EH Bilduren absten­tzioarekin, eta EAJ eta PSE-EE udal taldeen babesarekin, onar­tu zituzten aurreneko hi­ru puntuak: 2017ko udal lan­­pos­­tu eta plantillaren onar­pe­na; Plan Orokorraren Zarku­men­­degi Zabalpena eremuaren aldaketa; eta Garbitaniak aurkeztutako auzi-errekurtsora bertaratzea. 
Zarkumendegiko Zabal­pe­naren eremuko Plan Oroko­rreko aldaketaren inguruko botoa aldatzeko aukera adierazi zuen EH Bilduk: «alegazioa sartu genuen Gruas Zapiainen aisialdi gune bat eraikitzeko, herriaren sarrera horri beste itxura bat emateko. Hori onartuz gero, alde bozkatuko du­gu», azaldu zuen Andoni Gar­tzia zinegotziak. Zorione Etxe­za­rra­ga alkateak erantzun zi­on orain­dik ez dutela aldatuko, «baina konpromisoa hartu du­gu hurrengo berrikuspenean pro­posamen hori txertatzeko».
Bestalde, Garbitaniaren erre­­­­kurtsoaren harira, Gartzi­ak ar­gi adierazi zuen: «hau ez zen ho­naino iritsi behar; Udalak baditu tresnak honi aurre egiteko. Udal gobernuaren burugogorkeriagatik gertatu da hau». Etxe­za­rra­gak, ordea, adierazi zuen gai ho­ne­tan «Udalak he­rri­ta­rren interesak defenditu» dituela. 

Hitzarmenak, eztabaida 
Ergobia ibilbideko hirigintza-hitzarmenak sorrarazi zuen EH Bildu eta Udal gobernuaren arteko eztabaida sutsuena. EAJren gobernuaren ustez, hitzarmenak lau marra gorri ditu: «programan genioen bezala, legealdian babes ofizialeko 40 etxebizitza egiteko bidea da; Kultur Etxea ez da proposatzen zena baino txikiagoa; eta herriari ibaia irekitzeko aukera berma­tzen da». Horrela, Etxezarragak esan zuenez, «interes publikoa bermatua geratzen da».
EH Bilduri, aldiz, aldaketa batzuek zalantza sortzen diote: babes ofizialeko etxebizitzak 40tik 22ra pasatzea, eraikita egongo diren jakin gabe, adibidez. Horrez gain, aipatu zuten aurreko hitzarmenean parkea aipatzen zela, eta orain haunditu egin dela, «hain sutsuki defendatu duzuen AHTaren geltokia ez delako egingo». Azkenik, galdetu zuten «ea zer arazo dagoen Haur Eskolako 800 metroko lokala hitzarmenean txertatzeko». Hitzarmena, beraz, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu zuten.

Gai gehiago, onartuta
Beste hainbat gai ere landu zi­ren; onartutakoak, denak: Txa­la­ka-Oialumeko Plan Berezia; Ubarburu Zabalpenari dagokion aldaketa; abereen inguruko or­de­nantza; baita Harituzen mo­zioa eta EH Bilduk eta PSE-EEk batera aurkeztutakoa ere. Ber­tan Herri Eskolaren haundipena nola egin zehazten zuten. «Es­katu izan balitzaigu parte har­tzeko, parte hartuko genuke», onartu zuen Alkateak. Izan ere, diote, «gai honekin ez dugu al­derdikeriarik egin nahi».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!