30 urte beteko dira ekainaren 30ean Astigarraga herri gisa eratu zenetik, eta ospakizun horren bueltan, hainbat ekintza antolatu ditu Astigarragako EH Bilduk. Batetik, bilera irekiak egin zituzten aurreko asteetan herritarrekin, hainbat gai jorratzeko. Eta bestetik, aste honetan egingo dituzte erakusketa ibiltaria eta festa haundia.
Erakusketa ibiltaria, aurrena
Asteartean irekiko dute aurrenekoz, Astigarraga, 30 urteetan zehar erakusketa ibiltaria. Hiru egunez ikusi ahal izango dute herritarrek, eta hiru txokotatik pasako da: asteartean Arrobitxulon jarriko dute; asteazkenean, Ergobian; eta ostegunean, Urumea Berriko Kontxa Etxeberria plazan. Txoko guztietan, ordutegi bera izango dute: 19:00etatik 21:00etara.
Festa haundia, ostiralean
Baina benetako ospakizuna ez da ostiralera arte izango: 18:00etatik 23:00etara izango da omenaldia, Joseba Barandiaran plazan.