Askekintzak antolatuta, sokamuturraren ordez bestelako ekintzak egingo dira asteartean, festetako azken egunean, 07:00etan hasita; aulki jokoa eta bola erraldoiaren entzierroa. Baina aurreko bi egunetan, bihar eta etzi, izango da sokamuturra, eta biharko protestarako deia egin du Askekintzak, 07:00etan Plazan.