Gipuzkoako Ligari hasiera eman zion joan den asteburuan, Maialen traineruak, eta asteburu honetan ere, beste bi estropada jokatuko ditu; gaur, 17:30etan Pasaian, eta bihar, 16:30etan Portugaleten.
Hasiera, laugarren postuan
Lehengo asteburuan Deustun jokatu zituzten aurreneko estropadak, eta Maialen ontziak laugarren postua lortu zuen; Orio, hirugarren sailkatuarengandik segundo bakarrera geratu zen, eta irabazleak, San Juanek, 23 segundo atera zizkien. Emaitza horrekin pozik daude hernaniarrak, baina lanean jarraitu beharko dutela badakite. Horrela, gaur Pasaian ariko dira, eta bihar, Portugaleten. Ontziak binaka aterako dira: Lea Artibai-Castreña; Donostiarra-Portugalete; Arraun Lagunak-Deustu; Orio-Hernani; eta San Juan-Hibaika.
Bihar, autobusa
Lanaz gain, zaleen babesa ere behar izaten da, eta bihar, autobusa aterako da Biteritik, 13:45ean, 8 euroan. Izena emateko: hernani.arrauna@gmail.com.