Ikasturtea bukatuta, udarako oporraldian daukate burua dagoeneko, askok eta askok. Eta Ereñotzun ere, prestatu dituzte uztailean zehar egingo diren udaleku irekiak.
Uztailaren 4tik 28ra izango da Ereñotzun, udalekuetan gozatzeko aukera, astearte, ostegun eta ostiraletan. Guztira, 44 umek eman dute izena, eta 4 begiralerekin ibiliko dira.