Ekainaren hasieran egin zuen plenoa, Aranoko Udalak, eta bertan, behin betiko onartuta geratu ziren, batetik, 2017ko Udal Aurrekontua, eta bestetik, Udaleko plantilla organikoa eta langileen zerrenda. Biak ere, maiatzaren 3an jarri ziren jendaurrean, baina ez da erreklamaziorik jaso.
Hortaz, 139.804,09 eurokoa izanen da 2017ko Udal Aurrekontua, eta horietatik, 10.039,81 euro gorde dira inbertsio errealetarako.