Finalez final ibili dira pilotari goizuetarrak, azkenaldian. Nafar Jokoetako finalak jokatu zituzten hiru bikotek. Benjaminetan, elkarren kontra aritu ziren bi bikote goizuetar: Salaberria anaiak batetik, eta Xanet Apezetxea eta Eñaut Ituren bestetik. Ba anaiak nagusitu ziren.
Etxeberria eta Apezetxea, azpitxapeldun bietan
Alebinetan, berriz, Oihan Etxeberria eta Beñat Apezetxea aritu ziren, baina ez zuten txapela irabazterik lortu, goizuetarrek.
Eta beste final bat ere jokatu zuten Etxeberriak eta Apezetxeak, Barañaingo Txapelketan; hori ere galdu, ordea.