Arrantza txapelketa gaur, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 24a, 02:00

Txantxangorri elkarteak Umeen 27garren Amurarrain Arrantza Txapelketa antolatu du, gaurko. Goizeko 09:00etatik 12:00etara ariko dira arrantzan, 14 urtetik beherako gazteak, eta 13:00etan banatuko zaizkie sariak eta jatekoa, elkartean. Txapelketaren aurretik 70 kilo amuarrain askatuko dituzte, eta arrantzatu ondoren uretara bueltatko dituzte. Bestalde, bihar txakur eta guztiko ehiza praktika txapelketa egingo da, Urnietako Xoxokan, Adarmendi Klubaren zelaietan, eta izenematea, 08:00etatik 09:00etara egin beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!