Atzo jokatu zuten Hernanin, XIV. Berria Txapelketako finala, Usurbilgo Pagazpek eta Tolosak, eta espero bezala, azken partidura arte mantendu zen emozioa eta zalantza. Kadeteetan, Tolosak irabazi zuen, 22 eta 7; jubeniletan, Pagazpek, 22 eta 5. Eta nagusien arteko lehia estuan, 16 tantora berdinketa lortu arte Tolosa aurretik joan bazen ere, azkenean Pagazpek irabazi zuen, 22 eta 19. Usurbilera joan da beraz, aurtengo Berria Txapelketako txapela preziatua.