Fandango eta arin-arin erakustaldia, 10 bikotek

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 24a, 02:00

Hutsik egin gabe, aurten ere antolatu du dantza suelto txa­pel­keta, Hernaniko Kriskitiña dantza taldeak. Hernaniko or­dezkaririk ez da ariko dan­tzan, ordea. Baina bai beste hainbat txokotatik etorritako hamar-hamabi bikote inguru. Plazan ariko dira dantzan denak, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Fandangoa eta arin-arina, txistu eta trikitixa doinuetan
Bikote guztiek bi dantza dan­tza­tu beharko dituzte, dan­tza­ri beteranoek osa­tu­ta­ko epai­ma­­hai­aren aurrean. Denek fan­­dan­goa eta arin-arina men­­de­ra­tzeko abilezia era­ku­tsi be­har­ko dute. Au­rre­ne­ko pie­za Txis­tu­lari Bandak joko du, Patxi Ape­zetxearen zuzen­da­ritza­pe­an, eta biga­rre­na, Be­ñat Lulu­a­ga eta Ai­tzol Txa­par­tegi tri­ki­ti­lariek jo­ko dute. Nor baino nor ariko diren dan­­tzariak, berriz, Gasteiz, Ber­­ga­­ra, Lezo, Azpeitia, Errezil eta Az­­koitiakoak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!