Prest zapi gorriak!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 5a, 02:00

Auzo bazkaria

Martindegin, salgai

Elkartean lortu daitezke aurretik 35 euroren truke.

Urtero bezala, mahaiaren bueltan ere elkartuko dira auzotarrak, San Fermin jaien aitzakian. Larunba­te­an izango da hori, eta auzo bazkaria egingo dute, egu­er­­diko 14:30etatik aurrera.
Bertan bazkaldu nahi du­ten auzotarrek, hala ere, aurrez erosi beharko dituz­te txartelak. Martindegi Elkartean dauzkate, 35 euroan. Menu berezia presta­tu­ko dute, berezia baita zita bera ere! 

15garren abere dema

Larunbatean, zaldi dema

Ortzaikako Etxeberria anai-arreben zaldia Zerainenaren aurka lehiatuko da

Abere dema bereziak  15garren urtea beteko du jada, Martindegiko festetan. Gauez egiten dute, eta espektakulu ikusgarria izaten da.  Larun­batean egingo da, gaueko 23:00­etan, eta elkarren kontra ariko dira Her­naniko Zerain­en eta Ortzai­kako Imanol eta Idoia Etxe­be­rriaren zaldiak. 


Platano dantza lehiaketa

Dantza xelebrea, aurten ere

Larunbata gauean izango da dantzaldiaren ondoren.

Platano dantza lehiaketa izan­­go da aurten ere, Martin­de­giko festetan. Txapelketa xe­le­brea izaten da, umorez be­tea. «Oso polita izaten da, eta parte hartzaile asko biltzen dira», diote antolatzaileek. Guz­­­ti­ra, 30-40 bikote aritzen dira, adin guz­­tietakoak. Pa­rran­dan dagoen jendea da, goizeko 04:30 al­de­ra izaten baita.
Laiotz taldearen saioa bu­ka­tzean, hasiko da platano dantza lehiaketa. Lehendabizi, bi­ko­teak osatzen dira, mota guz­tietakoak: mutila eta nes­ka, mu­tila mutilarekin edota nes­ka neskarekin. Bikote ba­koi­tza­ri petoak ematen zaizkio, dor­tsa­larekin. Ondoren, zirkuitu bat markatzen dute, proba gu­nea izango dena. Ez dago zirkuitutik ateratzerik.

Musika, gelditu gabe
Dena prest dagoenean, platanoak zuritu, eta bikote bakoi­tza­ri bana ematen zaio. Aho­arekin eutsi behar dute, ba­koitzak punta batetik. Or­duan hasten da musika. Bi mu­sikari, jo eta jo aritzen di­ra, gelditu gabe, eta estilo batetik bestera saltoka: fandangoarekin hasi, orain balsa...

Helburua, platanoari eustea, dantza egin bitartean
Une bakoitzean, musikariek jo­tzen duten erritmora egin behar dute dantza bikoteek. Eta hori guztia, platanoa ahotan eu­tsiz. Horixe baita helburua, platanoa luzaroan eustea. Irabazlea, denbora gehi­en irau­ten duen bikotea izango da. 

Ideia, Donostiako festetan
Donostiako festetan ikusi zu­ten lehenengoz platano dan­tza, eta Martindegin egitea erabaki zuten. Urte asko daramatzate lehiaketa antolatzen, eta oso ondo ateratzen da urtero: «sekula dantzan ikusten ez duzuna ere, hortxe ari­tzen da platanoarekin; ligatzeko asmoz parte hartzen duenik ere bada...».

MARTINDEGIKO SAN FERMIN JAIAK 2017

OSTIRALA, uztailak 7
10:00, Diana.
10:30, Auzoko Hildakoen alde Meza. Ondoren, hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik.
11:30, Haur jolasak eta 
buruhaundiak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, XLVIII. Tiro karabina lehiaketa.
18:30, Puzgarri bereziak.
19:00, Dastaketako tortilak jasotzea, jarraian...
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.
Ondoren, Tortila goxoaren emaitza Akelenea Jatetxeak saritua.
22:30, Erromeria Gabezin taldearekin.

LARUNBATA, uztailak 8
07:00, Egunari hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
08:00, Lo kuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar, mobida trikitixaz 
alaiturik.
13:00, Goiko aristian, oroigarri xume bat gure artean ez daudenentzat. Tturko familiari eskertza, ematen diguten harreragatik
14:30, Auzo bazkaria. Txartelak aldez aurretik salgai, Martindegi tabernan.
16:30, Gaztelu puzgarria.
18:00, Zezen txikiak eta 
zalditxoak.
19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa, Laiotz taldearekin.
23:00, XV. Abere dema, Ortzaikako Etxeberria anai-arreba eta Joseig­nazio Zerainen zaldien artean.
00:00, Dantzaldia, Laiotzekin.
Goizaldean, Platano dantza lehiaketa xelebrea.

IGANDEA, uztailak 10
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa. Aizkolariak: Xabier Orbegozo ‘Arria V’ batetik, eta Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi bikotea bestetik, lehian. Harri­jasotzailea: Aimar Irigoien txapeldun haundia.
13:00, Bertsolarien saio 
berezia: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
18:00, XX. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta).
Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
20:00, Dantzaldia, Bide Batez taldearekin.
Ondoren, Kalejira auzoan ba­rre­na, festei bukaera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!