Maria Josefa Escudero Sarobe hernaniarrak 100 urte bete zituen atzo, San Joan bezpera egunean, eta familiarekin hala adostuta, lore sorta bidali zion etxera Udalak, zoriontzeko. Maria Josefa Aranon jaioa da, baina, urte batzuk Pagoagan bizi ondoren, Hernaniko erdigunera etorri zen bizitzera.