Ibon Miner lider, tiraldi baten faltan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 23a, 02:00

Dagoeneko jokatu dituzte bi tiraldi, Hernaniko Bola Txapelketaren barruan, eta Ibon Miner ereñotzuarra dago lider! Goiz Eguzkin izan zuten bigarrena, aurreko igandean, eta Benito Loitegi urnietarrak jo zituen brila gehien, 35. Brila bakarrera geratu zen Ibon Miner, eta Ereñotzun botatako 37 brilekin (bera izan zen nagusi, San Antoniotako tiraldi horretan), aurreneko postuan jarri da, 71 brilarekin. Antonio Miner aita ez dauka urruti, 68 brilarekin, tiraldi bakarra falta dutenean. Igandean jokatuko da azkenekoa eta erabakigarria, Floridako bolatokian, arratsal­deko 18:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!