San Joanak zoriondu eta antolakuntzan aritutakoei «eskerrak» eman dizkie Orain Hernanik.
Era berean, adierazi du «emakumeekiko eraso matxista eta sexualak errefusatzen» dituela, eta baita jarrera arrazista, xenofobo eta homofoboak ere. Era berean, «animalien eskubideen aldeko defentsa» egin dute. Bestalde, «alkoholaren kontsumo arduratsua» gomendatu dute.
Azkenik, Aurreskua dantzatzera bi zinegotzi aterako direla azaldu dute, «orain bi urteko hauteskundeetan aldaketa politikoaren aldeko babesa erakutsi zuten herritarrek herrian duten tokia aldarrikatzeko».