Esperientzia haundia dauka Morris Academy ingeles akademiak: 29 urte daramazki Zarautzen, emaitza bikainekin, Mikel Morrisek sortuta, Morris euskera-ingelesa hiztegiaren egileak. Eta esperientzia hori, hernaniarren eskura jarriko dute. Akademia berria zabalduko dute Hernanin, irailean, Amaia Morrisek eta Mazi Moinianek; bi irakasle natibok.
Ingelesa erakusteko «modu propioa» daukate, libururik gabe haurrekin, eta beraiek sortutako liburu bat erabiliz azterketak prestatzeko garaian. Ingelesa eta euskera uztartzea bultzatzen dute, erdera bakarrik erabiliz erakutsi beharrean. Eta metodo tradizionalaz gain, ordenagailuak ere erabiltzen dituzte. Bereziki, ingeles praktikoa da lantzen dutena, hitz egiteari garrantzia emanez; azterketak prestatzeko teoria alde batera utzi gabe, noski. Izan ere, urte asko daramazkite Cambridgeko azterketak prestatzen.
Eta ohiko klaseez gain, bidaiak ere antolatzen dituzte! %100ean beraiek prestatuta, eta ikasleekin bertara joanda. Aurten, Utah eta Washington DCra joango dira.
Morris Academy
Agustindarren Plaza 6, Hernani
Telf: 943 53 78 30
infohernani@morrisacademy.com