Festarako gogorik ez dute falta izan azken egunetan Ereñotzun, eta aukerarik ere ez dute falta izan, noski!
Ostegunean Ugaldetxon jarritako jai giroari, ostiralean eman zioten jarraipena euskera ikasten ari diren ereñotzuarrek, txupinazoan. Asteburuan denetik izan da: kontzertuak, puzgarri eta jolasak, dantza saioak, sagardo dastaketa...
Eta festetako egun ofiziala, San Antonio eguna, asteartean tokatu zenez, horrekin borobildu zuten egitaraua. Herri kirol erakustaldi ederra, Ttarlako dantzarien emanaldia eta herri afaria egin zituzten. Argazkiak, beheko loturan.