Atzo eman zioten hasiera aurtengo Kirol Eguneko jardunaldiei haurrentzako erakustaldi, eta saioekin, eta gaur izango du jarraipena egun bereziak, Bosu Xtreme saioarekin. Goizeko 11:00etan hasita izango da, kiroldegian, eta azaldu dute oraindik izena eman daitekeela.
Horrez gain, kiroldegiko ikasturteari bukaera borobila emateko, bazkaria egingo dute, urtero bezala, aurretik izena eman duten kirolari guztiek.