Mugaz gaindiko eskubaloi topaketa antolatu zuten joan den larunbatean, Hernanin. Akitania, Nafarroa eta Gipuzkoako infantil mailako selekzioak aritu ziren lehian; eta maila ederra erakutsi zuten talde guztiek, gipuzkoarrek bereziki (nesketan zein mutiletan nagusitu ziren). Jendez bete zen harmaila eta giro ederra izan zen. Tartean, bazkari eder batez gozatu zuten denek, Gay Murren.