Haurren Xake Topaketa ospatu zuten aurreko ostiralean. Txikien artean, Eneko Imaz izan zen nagusi, finalean Aimar Zubeldiari irabazita. Eta gaztetxoetan, Ibai Zubeldiak lortu zuen garaipena, Ekaitz Devesari irabazita finalean. Helduek, berriz, larunbatean zeukaten zita, eta oraingoan, Groseko taldea nagusitu zitzaion Hernanikoari. Nobedadea izan zen Iñigo Argandoña nazioarteko maixuaren presentzia; nahi zuten guztien kontra jokatu zuen, partida bakarra galdu eta beste bat berdinduz.