Urteroko ohiturari jarraituz, palankarien txapelketa antolatu zuen Etxeberri elkarteak, aurreko igandean, Sagastialdeko atletismo pistan. Marka ederrak jarri zituzten, palanka jaurtitzera animatu zirenek, eta Mikel Arbona eta Ane Galarraga nagusitu ziren, biak ere Atletico San Sebastian taldeko kideak. 40,61 metrora jaurti zuen barra Arbonak, eta 26,47 metrora Galarragak. Hernaniarren artean onena, Xabi Sarrachaga izan zen, 25,53 metroko jaurtiketa bat lortuta.