Mondragon Unibertsitateak hirugarren adinekoei begira sortutako egitasmoa da Bizipoz, eta Hernaniko Udaleko Gizarte Zerbitzuak martxan jarri du; horrela, hirugarren adinekoak aktiboak izan eta herrira begirako ekimenak sortu eta bultzatzera animatu nahi dira. Hain zuzen, lehengo astean aurkeztu zituzten Biterin, landutako proposamenak.