100 proposamenei balorazio teknikoa, udaran

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 22a, 02:00

Hirugarren fasean sartu be­rri da Hernani Erabaki, au­rre­kontu partehartzaileetarako  pro­ze­sua. Herritarrek 533 pro­po­sa­men egin dituzte, eta ho­rie­ta­tik 183 kanpoan geratu dira, erre­pikatu egin direlako, ku­de­a­keta alorrekoak edo beste pro­zesu batean kontuan har­tu­ak izan direlako, edo Uda­la­ren eskumena ez direlako. 
Gainontzekoak lehenes­te­ko bileretan 38 herritarrek har­tu dute parte eta hiru irizpide hartu dituzte kon­tuan, aukeraketa egiteko: he­rritarren egu­ne­rokoa erraztu, in­gu­ru­me­na babestu eta el­kar­bizitza eta hiritartasuna bultzatzen duten proposamen hezi­tzai­le­ak izatea.
Era berean, antzekoak zi­ren hainbat proposamen batu egin dituzte; kalean banku edo eserleku gehiago jartzeko es­kaerak, adibidez.

Aukeratutako 100 proposamen baloratzen
Irizpide horiek kontuan har­tu­ta, 100 proposamen inguru le­he­netsi dituzte herritarrek, eta orain, horien balorazio tek­nikoak egingo dira. Iraila bu­ka­eran itzuliko zaiz­kie he­rri­tarrei, eta orduan izango du­te aukera, prozesuaren az­ken fasean, aurrekontuetan txer­tatzeko proposamenak aukeratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!