Arratsalde pasa eder bat egiteko aukera izango dute gaur 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek, Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek Su Festa antolatu baitute.
Arratsaldeko 17:30etan jarri dute zita, Ave Marian, eta iluntzeko 21:30ak arte hainbat ekintza izango dira: zinta karrera, DJ tailerra, musika... Eta guztia borobiltzeko, afari merienda ederra.
San Joan jaietan ere, elkartzeko zita
Bestalde, San Joanetan ere antolatu dituzte hainbat ekintza. Astelehenean, hilak 27, puzgarriak eta musika jarriko dituzte Atsegindegin, 16:00etatik 20:00etara.