Uztailean oraindik ere klaseak izango dituzten arren, Doinu Zale Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kon-tzertua emango dute gaur, 17:00etan hasita, Biterin.
Kontzertu berezia izango da, gainera, «kontzertu alai eta entretenigarriagoa» emateko asmotan, konbo emanaldia antolatu baitute, Imanol Kamio zuzendariaren esanetan. Hau da, hainbat instrumenturekin osatutako taldeek joko dute: adibidez, trikitixa, bajua, bateria eta kitarra batzuetan, edo akordeoia, kongak, kitarra, bajua eta ahotsa, besteetan.