Manifestazioa eta afaria, San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Euskal Udaberria Kalera ekimenaren bueltan, hainbat zita jarri dira datozen egunetarako. Ekainaren 24an, «Hernaniko presoak eta iheslariak San Joanetan ere gogoratzeko» manifestazioa egingo da, 19:30etan Plazatik abiatuta. Ekainaren 26an, berriz, «euskal presoen aldeko afaria» egingo da Plaza Berrin, 21:00etan, eta txatelak salgai daude Garinen: 15 euro helduek; 5 euro umeek; eta 12, langabetuek. Azkenik, uztailaren 20tik 27ra, Kalera martxa egingo da Gernikan hasi eta Lakuntzaraino, eta Hernanitik ere pasako da uz­tai­laren 25ean; parte hartzeko izena eman behar da ohiko lekuetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!