«Lehenengo bloga sortu zenetik aldaketa nabarmenak eman dira euskal blogosferan»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Bigarrenez, Blogetan! Euskal Blogariak lehian lehiaketa an­to­latu dute aurten Azkue Fun­da­zioak eta Argiak, «euskerazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko, eta bide batez, zenbat blog dauden euskeraz, zein gai lantzen dituzten eta beste hainbat detaileri buruzko azterketa egiteko». 
Hala azaldu du Iurdana Aca­suso, Azkue Fundazioko zu­zen­dariak. Azterketatik Aca­su­sok ondorioztatu du:  «2001. ur­te­an lehenengo bloga sortu ze­netik gaur arte aldaketa nabarmenak eman dira euskal blogosferan». Horie­ta­ko batzuk di­ra, proposamen pertsonal eta ko­la­bo­ra­ti­boak sortu izana, pla­taformak erabiltzen hastea, puntu eus do­meinua sortzea... Baina gehitu du: «eraldaketa ho­nek oraindik badu garapenerako espazioa. Blogintzak orain­dik badu euskaldunoi zer eskaini».
Horregatik, Azkue Fun­da­zi­oak hainbat konpromiso hartu dituela berretsi du. Besteak bes­te, erabiltzaileak eta sortzaileak ahalduntzeko trebakuntza ekintzak, urrian; euskal erabil­tzaileen artean nabigazioa euskeraz bultzatzeko sentsibilizazio lana; eta blogari komunitatea babesteko eta hazteko euskerazko blogarien ataria sor­tzea: www.blogetan.eus.
*Info+: www.kronika.eus 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!