Aldaketak, San Joanak medio

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Udalak Bandoa zabaldu du jakinarazteko, ekainaren 23tik 27ra, hondakin bilketa zerbi­tzuan izango diren aldaketek eragin egingo dietela, Andre Kale, Atzi­eta, Bi­te­ri 2, Tiloseta, Plaza, Iturriaga, Izpizua, Nafar kalea, Kale Na­gusia, Zapa eta Urbieta kaleko, 6, 7, 8, 9, 10 eta 12ko bizilagunei. Honda­ki­nak 12:30etatik 14:00etara jasoko dira; ostiralean organikoa, larunbatean ezer ez, igandean organikoa, astelehenean errefusa eta ontzi arinak, eta asteartean papera. Komertzio eta tabernetan, ostiralean kartoia, la­run­batean errefusa eta igandean ontzi arinak jasoko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!