Odola emateko zita, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Astigarragako Odol Emaileen Elkarteko Ordezkaritzak antolatuta, odola emateko urteko aurreneko zita izango da ostiralean, anbulategian. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango da. Herritarrek bertaratzeko deia egin dute: «odola ematea, bizi­tza salbatzeko edo osasuna berreskuratzeko edozein pertsonarentzat modu bakarra da, oraingoz. Behar hori edozein egunetan agertu daiteke gure bizitzan: familiar batek, lagunak, ingurukoak, edota gu geuk behar hori izan dezakegu! Edozein pertsonaren bizitza salbatu dezakegu!!».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!