Txistularien doinuak etzi, San Joan bezpera du iragarri

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Santioetarako hilabete luze falta bada ere, herrian berezia izaten da, baita ere, San Joan bezperako gaubela.

Herriko txistulariek, aurreneko notak
Ohi bezala, txistulariak izango dira herria girotzen aurrenak. Kalez kale ibiliko baitira, San Joan Zortzikoaren doinura, herria musikaz zipriztinduz. 19:30etan egingo dute irteera, Txirriskla taldeko kideek.

Gauez, sua eta zezensuzkoa
Ondoren, gauez izango dira ekintza berezienak, Foru Pla­zan. Gaueko 22:30etatik aurrera San Joan suak argituko du plaza, eta horrekin batera, As­tigar dantzataldeko kideek egin­go dute dantza, su hori in­guratuz.
Segidan izango da, leku be­re­an, Zezensuzkoaren irte­e­ra. Al­di berean, txistulariek Txo­min San Sebastian zenak Asti­ga­rragan jasotako Iriarena joko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!