Atzo atera zen, aurrenekoz, akelarre txikia. Haundiena baino lehentxeago atera zen, eta haiek bezain fin egin zuten Oriako Sorgin Dantza, kaleetan barrena; hauek, ordea, txistulariak izan zituzten lagun, dultzaineroen partez. Galtxagorri, sorgin eta azti, denak elkartu ziren San Joan bezperako gau majikoa ospatzeko, eta suaren bueltan, urtaro berri bati zorte oneko hasiera emateko.