Ikasturte honen amaierarekin, datorrena prestatzen hasi dira Astigar Dantza Taldeko arduradunak. Hortaz, aurrematrikulaziorako deia egin dute; datorren astelehenean, horretarako zita jarri dute: 7 urtetik gorako neska-mutilak, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara apuntatu ahal izango dira, taldearen lokalean (Mirasol behea z/g).