Asteburu berezia izan da oso Donosti Berri taldeko Tasio Semperena eta Aketza Bolado astigartar alebinentzat. Zumaian izan ziren, denboraldiko azkeneko lasterketan; 11garren bukatu zuen Semperenak eta 18garren, Boladok.
Ederki bukatu zuten denboraldia, gainera; izan ere, opariak eta ginkanak egin zituen antolakuntzak gaztetxoentzat.
Romero, erretiratuta
Jaime Romero eta Telmo Semperena kadeteak, aldiz, Busturian izan ziren, Gaztetxoak txapelketan. 26garren iritsi zen Telmo Semperena; Jaime Romero, aldiz, Gernikako sarreran erori eta saiatu zen altxatzen, baina ezinean aritu zen, eta erretiratu beharra izan zuen.
Gipuzkoako Txapelketa, Eibarren
Urko Semperena juniorrak, ordea, Eibarren jokatu zuen Gipuzkoako Txapelketa aurreko igandean, eta 30garren sailkatu zen.