Astigarte Taldeak ere bukatu du ikasturtea, eta erakusketa jarri zuten taldeko pintura ikasleek aurreko larunbat goizean, Kultur etxearen atzean. Horrez gain, aprobetxatu zuten haur eta gurasoekin tailer txiki bat egiteko; estanpazioak egiten ikasi zuten, baita ederki gozatu ere, batez ere, txikienek.