Kirol Eguneko saioetan izena emateko aukera, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Kirola izango da protagonista, beste behin, asteburu honetan. Izan ere, urtero bezala, Kirol Egu­narekin emango dio buka­era Astigarragako kiroldegiak aur­tengo ikasturteari. Jardu­nal­diak bitan egingo dituzte: os­tiral arratsaldean, eta larun­bat goizean.

Bereziki gaztetxoena
Etziko eguna, gaztetxoentzako sa­ioena izango da, batez ere: 16:45etan Zumba Kids era­kus­tal­dia egingo dute; 17:00etan, Jump Fit kids; 17:15etan, soin erritmikoko erakustaldia; eta 17:30etan, Jump Fit saio irekia, 5 urtetik gorakoentzat.
Helduentzat bi saio izango dira: 18:00etan, hipopresiboak; eta 19:00etan, Bosu Extreme.

Larunbatean, bazkaria ere bai
Larunbatean, aldiz, goizez izan­go dira saioak, gehienak, hel­du­entzat. Batetik, Ziklo Indoor ma­ratoia izango da 10:00etatik hasita goiz osoan zehar, orduro saio batekin. 
Eta bestetik, hiru saio desberdin izango dira: 10:00e­tan, Grouppole Circuit; 11:00e­tan, Jump Fit; eta 12:00etan, irristaketa familientzat.
Buka­tze­ko, bazkaria egingo dute. Hel­duen saioetan eta baz­ka­­­rian izena emateko, gaur ar­te: kiroldegia@astigarraga.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!