Garbitaniak aurkeztutako auzi-errekurtsora bertaratzea onartuko du gaurko Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

Opor egunak gerturatzen ari di­­ra, baita festa garaiak ere, baina horrek ez du Astiga­rra­ga­ko Udaleko mugimendua  ez eten. Horrela, gaur egin­go dute ekaineko ohiko Ple­no­a, aurre­ikusitakoa baino as­te­bete lehenago. Eguerdiko 13:30etan bilduko dira udal ordezkariak, pleno aretoan. 

Denera, 12 puntu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko hautetsiek hamabi puntu izan­go dituzte mahai gainean. Tartean EH Bilduk aurkeztu­tako mozioa, LGTBI+ kolek­ti­bo­aren eskubideen aldekoa; onar­tzen bada, hilaren 28an he­rritarrek eta eragileek, Pelo­ta­lekuko bi eskailera koskak kolektiboaren koloreekin pin­tatuko dituzte.
Bestalde, gaur bozkatuko dute, baita ere, Garbitaniak ja­rritako auzi-errekurtsora ber­ta­ratzea, eta Udalaren intere­sak defendatuko dituen abo­ka­tua eta prokuradorea zein izango diren hautatzea.
Harituzek aurkeztutako bi­ga­rren mozio bat ere az­ter­tuko dute: Estatuko aurre­kon­­tuen inguruko ekainaren 19ko manifestua, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!