Orain gutxi bazkari baten bueltan elkartu dira Goiz Eguzkiko dantza ikasleak, baina ez da hori izango ikasturteko azken ekintza; Goiz Eguzkiko erabiltzaile guztiei irekita, festa egingo dute San Joanetan. Hilaren 26an, 10:00etan hasita izango dira gimnasia erakustaldia; toka, igel, bote eta dardo txapelketa; eta luntxa.