Giro ederrean agurtu zituzten hernaniarrek, atzo, San Joan jaiak. Banderak jaitsi ondoren, zezen suzkoa atera zen Plazara, eta su artifizialek argitu zuten zerua.
Hortik aurrera, jendetza ibili zen Kaxkoan barrena, Incansables txarangaren erritmoari segika. Umore onenean despeditu ziren jaiekin, datorren urtera arte!