Hilabete eskas falta da Astigarragako Santio festei hasiera emateko, eta Galtzaur Jubilatuen elkarteak jarri du urteroko bazkarirako eguna. Uztailaren 24an egingo dute, hain zuzen, eta aurreratu dute, tarte on bat pasa nahi duenak txartela eskuratu beharko duela, aurretik. Horiek erosteko, hiru zita jarri dituzte: etzi, etzidamu eta asteazkenean, Galtzaurren lokalean bertan.