Pleno berezia hurrengo ostiralean, Astigarraga herriaren desanexioaren 30 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 02:00

30 urte bete dira aurten, As­ti­garraga herri bihurtu ze­ne­tik, eta beraz, Donos­tia­ko au­zo izateari utzi zionetik. 1987an izan zen hori, eta or­du­an Astigarra­gako Udalak izan­dako aurreneko korpora­zioko kideak omenduko ditu hu­rrengo ostiralean, hilaren 30e­an egingo duten Pleno be­re­zian. 13:30e­ta­tik aurrera izan­go da ekitaldia, pleno aretoan.

«Hauxe da aukerarik ego­kiena funda­zioaren al­de lan egiten duten eragile guz­tiak elkartzeko»

Ordezkari ohiak eta langileak, gonbidatuta
1987an eratutako aurreneko Udal korporazioaz aparte, az­ke­neko 30 urteotan Udalaren parte izan diren ordezkari eta langileak ere gonbidatu dituzte ekitaldi honetan par­te hartzera.
Ospakizun honen garran­tzia nabarmendu na­hi izan du EAJren Udal gobernuak prentsa-ohar bidez: «hauxe da aukerarik ego­kiena Asti­garragaren funda­zioaren al­de lan egiten duten eragile guz­tiak elkartzeko, beraiei esker gaur egun gure herriak berezko administra­zio eta nor­tasuna baitu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!