San Joan egunean, hilak 24, 14 urtetik beherako Umeentzako Amuarrain Arrantza Txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, 09:00etatik 12:00etara, baina izena aurretik eman behar da, elkartean. Lehenago 70 kilo amuarrain askatuko dituzte Urumean, eta arrantzatu ondoren uretara itzuliko dituzte.