Hiru mozio, gaurko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 20a, 02:00

Plenoa bilduko da gaur 19:00e­tan udaletxean, eta 15 puntu landuko dira; tartean, igerileku irekietako araudia edo zinegotzi baten arduraldi partziala luza­tzea. Era berean, hiru mozio aur­keztuko dira: Etxe­ra­te­na, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta Prestazioari buruzkoa eta LGTBQI+ kolektiboaren eskubideen ingurukoa. Etxeratek herritarrei laguntza eskatu die, eta dispertsioaren aurkako eta Asier Or­mazabal presoaren lagunek izandako istripua salatzeko mo­zioa babesteko Plenora joatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!