San Joanetarako atzera kontaketa hasia da dagoeneko, eta ohitura den bezala, aurreko larunbatean, hau da, gaur izango da Azeri Bila lasterketa herrikoia. Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira lasterketak; aurrena, haur eta gaztetxoekin; eta 18:30etatik aurrera izango da lasterketa nagusia, helduena.
Izena eman nahi duenak, Urbieta kalean bertan, lasterketa hasten den lekuan, egin ahal izango du, gaur, lasterketa hasi aurretik.
Taldekako lasterketa, aurtengo nobedadea
Lasterketa nagusia da Azeri Bilaren izarra, eta aurtengoan nobedade batekin dator. 19garren edizio honetan, taldekako lasterketa egingo dute aurrenekoz Hernaniko taldeek; lau korrikalariko taldeak osatu ahal izango dituzte, eta baldintza bakarra izango da, lauak batera irten eta iristea, 9 kilometroko ibilbidea bete ondoren.
Arratsaldeko 18:00etan egingo dute hernaniarren argazkia, Atarrabiyo parkean.
Hernaniarren argazkia, Atarrabiyon
Hernaniarrak asko dira herriko lasterketa ospetsuenean parte hartzen dutenak, eta horiek irudi batean biltzeko, taldeko argazkia atera ohi dute, urtero. Aurten, arratsaldeko 18:00etan egingo dute argazkia, Atarrabiyo parkean.
Autobusak, Txantxillatik
Lasterketa dela eta, Udalak jakinarazi du, autobusen ibilbidean eraginak izango dituela. Horrela, beraz, 18:30etatik 20:00ak bitartean, G1, G2 eta G3 autobusen Elkanoko eta Urbietako geltokiak, Txantxilara pasako dira.