Auzolanerako deialdia luzatu du Karabelekok larunbaterako. Bertako biodibertsitatea indartzeko asmoz, ekimena burutuko dute Forest elkartearekin, Karabeleko etxaldean bertan. Goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da, eta herritar guztiei luzatu diete deia, haur eta helduentzako plan aproposa baita. Izena emateko: 943 55 75 24 edo info@karabeleko.org.