%60tik gorako partehartzea Goizuetan eta Aranon, beste inon baino gehiago

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 19a, 02:00

Festa giroan igaro zuten atzo­ko eguna, Aranon eta Goizue­tan, Gure Esku Dagok antola­tu­tako herri galdeketa tarteko. Eta asko izan ziren, bi herrie­tan, erabakiaren festa horre­tan parte hartu zutenak: %60tik gorakoa izan zen partehartzea bietan; beste inon baino haun­diagoa, atzokoan. Izan ere, 24 herritan izan zen galdeketa, eta Aranon eta Goizuetan lortu ziren partehartze datu nabar­me­nenak: 405 lagunek eman zuten botoa Goizuetan (%63,48), eta 59 lagunek Aranon (%61,46).

Baiezkoa nagusi, bi galderetan
Bi galdera zeuzkaten eran­tzu­teko, eta bi galderetan, baiez­koa izan zen nagusi, bai Ara­non eta bai Goizuetan. Aurre­nekoari (Nahi al duzu Nafa­rroako herritarrok gure etor­ki­zun politikoa modu askean erabakitzea?), %95ak erantzun zion baietz Goizuetan (384 boto), eta %92ak Aranon (54 boto).
Eta bigarren galderari, ba­karrik erantzun behar zioten, aurrenekoan baiezkoa eman zutenek. Hauxe zen galdera: Nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan? Eta horretan ere, nabarmena izan zen baiezkoaren aldeko hautua: %96ak Goizuetan (368 boto), eta %91k Aranon (49 boto).
Mendialde osoa hartuta ere, ez ziren bestelakoak izan da­tuak. Partehartzea %35,62koa izan zen, hori bai; baina bozka eman zutenen artean, %90,70ak bi galderetan erantzun zuen baiezkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!