Endika Ramos eta Aiheko Zubimendik laugarrenez irabazi dute Tilos 7 Pasa pala txapelketa, finalean Salaberria eta Gastesi 22-20 menderatu ondoren, final borrokatu eta estu batean. Bigarren mailako finala, Irazustabarrena-Lujanbio bikote mistoak irabazi zuen. Eta nesketan, Alaitz eta Idoia ama alabek ez zuten hutsik egin.