Berriro jarriko dute gaur, Plaza Berrin, liburu, CD eta diskoen azoka solidarioa, Kaleko elkarteak antolatuta. 09:30etatik 14:00etara egongo da. Kaleko irabazi-asmorik gabeko elkartea da, kaleak aldarrikatzea du helburu, kultur ekintzak garatzeko bitarteko izan dadin. Horretarako, musika eta literaturarekin lotura duten azoka txikiak antolatzen ditu bere Azoka Solidario programaren bitartez.