Hernani 2017 Urtekariaren aurkezpenean jende ugari bildu zen. Luis Intxauspe alkateak aurkeztu zuen eta herria hobeto ezagutzeko oso baliagarria da. Aurtengoa, Hernani 2017 Urtekaria ohitura eta erritoek; kultura eta jai arloko taldeen urteurrenek; historia eta oroimenek; bitxikeriek, natur ondarearen inguruko lanek, elkarrizketek… eta bestelako artikuluek osatzen dute; guztira 14 artikulu, eta bukatzeko, ohikoa dena, Crónica 2016ko Kronika.