Egunean 3.000 otordu zerbitzatzeko aukera duen sukaldea ireki du Gureakek Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

Gureak zerbitzuak, Ibaiondo Industrialdean, sukalde nagusi bat inauguratu zuen atzo. Instalakuntzek 2.250 m2 dituzte eta egunean 3.000 otordu zerbitzatzeko prestatuta daude. Bertatik ateratzen diren otor­duak hainbat publikotara daude zuzenduta, besteak beste, etxez etxeko zerbitzuko erabiltzaileak, Gureakeko jantokiak, Sanmar­kosene egoitza, Biharko egoi­tzak, Astigarragako etxe­bi­zi­tza tutelatuak, Intxaurrondoko gi­zar­te jantokia...
Sukalde nagusiaren irekiera Elikadura eta Osasun sailaren zabalkuntza planaren baitan kokatzen da eta honi esker bost urtetan langile kopurua bikoiztea aurreikusten da. Egun, 82 pertsona ari dira sail honetan lanean eta sukalde nagusia martxan jarri denetik beste zortzi postu sortu dira laguntza behar gehien dituzten pertsonentzat. 
Iñaki Alkorta, Gureakeko presidenteak, azpi­marratu zuen otorduen erdiak «Gureakera daude zu­zen­duak eta etxez-etxe zuze­nean hoz­kailura doaz aste osorako janaria. Produktu naturalak baratzetik mahaira eramatea da, ziklo osoa betezea».

Udaletik ongietorria
Inaugurazioan ere instituzio­etatik egon ziren Eusko Jaur­laritzako Miren Dorronsoro eta Foru Aldundiko Maite Peña. Eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea ere egon zen. 
Alkatearen hitzetan «Gureak zerbi­tzuaren bigarren egoitza bat Hernanin egotea pozgarria da. Balore berdinak bultzatzen ditugu eta printzipio horiekin bat egiten dugu. Hernanin badi­tugu harrera eta lorezaintza zerbitzuak Gureak­ekin akordi­o­an eta aurrera begira ildo ho­rretan jarraitzea espero dugu. Ongi etorri Hernanira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!