EH Bilduk eta PSE-EEk mozio bateratua, eskola haunditzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 17a, 02:00

«Eskola epe motzean txiki ge­ratu delako kezkatuta», proposamena aurkeztu dute Udale­an, mozio bateratu gisa, Asti­ga­rra­gako EH Bilduk eta PSE-EEk, arazoari konponbidea ematen hasteko. Azaldu dutenez, «egiteko erraza, arrazoizkoa eta bi­deragarria» da proposamena.
«Badakigu hau ez dela guztiaren soluzioa, baina eskolak behar duen soluzioaren ezinbesteko aurreneko urratsa da», nabarmendu dute. Epe motzean bi arazo aurreikusi dituzte: txikien jangela txiki geratuko dela, eta 2019-2020rako ikasgela bat gehiago beharko dela.
Hori horrela, eskola 165 me­tro karratu inguru haundi­tzea proposatu dute, atzealdeko jolastokian: «beheko solairu­an, txikien jangela haundi­tzeko jolastoki zati bat hartuko litza­teke, eta gainontzekoa jolastoki estali bezala mantendu; eta estalpearen gainean, bi solairu lortuko lirateke, bina ikasgelarekin, guztira lau ikasgela. Gutxi gorabehera, 500.000 euroko kostua izango luke, eta Hezkuntza Sailaren urteroko dirulaguntzetara aurkezteko aukera legoke». Nabarmendu dute, hori bai, arazoak konpon­tzeko aurreneko fasea litza­te­kela: «baina EAJk, hori aipatu gabe, proposamena eskasa dela ziurtatu du», kritikatu dute.

«Laugarren solairua gehituta, beharrezko 10 ikasgelak lortuko lirateke guztira»
Hain justu, fase horren ondoren, beste bat gauzatu beharko dela diote: «eskolaren az­ke­ne­ko haundipenean aurre­­ikusi zen laugarren solai­rua ge­hituta, beste sei ikasgela lortuko lirateke; guztira, epe ertai­nean be­­­harko diren 10 ikasgelak. Eta horrekin, 2022-2023rako espazio arazoak bideratuko lirateke».
Bestalde, bi alderdiek adierazi dute, EAJren asmoa, erai­kin berri independente bat egi­­­tekoa, iruditzen zaiela «so­lu­zio zu­rruna, garestia, dirulagun­tzekin finantzatu ezin dena eta paisai inpaktu nabarmena izango lukeena». Izan ere, ar­gi­tu dute Hezkuntza Sailak ez dituela eraikin berriak diruz laguntzen, «nahiz eta EAJk ziur­tatu duen proiektua aurkeztuko duela. Beraz, Udalak finan­tzatu beharko luke oso-osorik».
Horren aurrean, bere proposamena berretsi dute EH Bilduk eta PSE-EEk, eskolako zuzendaritzak eta Guraso Elkar­teak ere «begi onez» ikusten dutelako. Azaldu dute, alderdi guztien adostasuna lortzea zela onena, eta horregatik ez dutela publiko egin orain arte; baina EAJren al­detik, «prentsan adie­razitako gutxiespena» bakarrik jaso dutela. EH Bildu eta PSE-EE pozik azaldu dira, «desberdintasun haundiak» izan arren, herriarentzat estrategikoak di­ren proiektuetan adostasuna lortu dutelako beste behin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!